Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

URBIETA ARANZASTI,Arantza " Bost minutu" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 12-13 or. Metroa berandu zetorren. Xan Martingo geltoki heze eta ilunean bakarrik. Eskumuturreko ordularian hamarrak eta hamar. Carlak, noizbehinka, eskubikoari ere erreparatzen zion. Ez zuen argi gorririk erakusten. Isilik zegoen; lasaitasunaren seinale. Puntako teknologia eskumuturrean lotua. Beste pultsera Andresek zeukan, bere senarrak, atzo goizean, aterpetxetik atera aurretik, kentzen saiatu zena.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa" Ene oroitzapen minena" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 18 or.Ilea solte agertzen zait bera, ene oroitzapen minenean, zitara azaldu zen bezalaxe, egunero, eskolarako egiten zuen txirikorda lodia kenduta. Bakerodun printzesa hark baleki zenbat eskola ordu aspertuk amestu zuten ile haren askatasuna! Agur keinua egiteko besoa jaso zuenean, ikus ahal nuen non amaitzen zitzaion: ukalondoaren azpitik, ipurdi aldera eskaileran ahitzen zitzaion mataza jolastia. Ni, anaiari kendutako alkandoraz, handiegia aukeran, urdina, gustukoen nituen panazko galtzekin ados, beroegiak ziur udako gau sargori hartarako.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires" Luma berrien eleak  2005, 3 zenb. 20-21 or.Atsegin nuen bidaia-liburuetako pasarteak zuretzat irakurtzea, hori eta beste gauza batzuk. Orduan banekien gogoko nuela, liburuena, eta orain ere akordatzen naiz gure protokolo xume hartaz. Batzuetan, zulo bat sumatzen dut, hemen, sabelaldean, baina ez dut uste bakardadea denik, ez behintzat bakarrik egotearen bakardadea; horrelakoa uxatzen trebea bainaiz, nahi dudan guztietan hankaperatzen dut eta leihotik behera botatzen, oroitzapenek eta bidaia-liburuetan irakurritakoak lagun egin diezadaten.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 29 or. Eta eskutitzak horrela kontatuko zion ahizpari: «Kaixo!: hementxe naukazu, ohi denez, zure mahaian ezarririk hitz batzuk idazteko prest. Hitzak: gaurkoan, besteetan bezain alaiak izango ez diren hitzak. Urrun zaituzte. Baina zu sentitu beharrak bultzatzen nau idaztera.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 30-31 or. Egun hartan berriro gertatu zen. Herensugeen kontu hura, alegia. Baziren zazpi hilabete herensugeak eta dinosauroak entzuten zituela, goizero-goizero, pertsianaren kontra oldartzen, orroka. Iratzargailuak jo baino zertxobait lehenago izaten zen, eta hasia zen ordurako amorratzen, eguneroko bisita haiek, tontamentean, lo-ordu dexente ari zitzaizkiolako lapurtzen. 2.170 minutu, hain juxtu, egindako kalkuluen arabera eta zertxobait biribilduz, nahiz ez zen bera zehaztasun ezaren zalea. 2.170 minutu. 35 ordu.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

JAUREGI,Izaskun" Itsusi" Luma berrien eleak 2005,3 zenb. 42 or. Egunero jartzen da itsusi. Berak badaki. Eta badaki ikusten dugunok, edo behintzat berari arreta pixka bat jartzen diogunok, badakigula. Nahita itsusten dela. Propio zatartzen duela bere itxura. Eta aldi berean bere burua. Goizero margotzen ditu ezpainak zartatua dagoen ispilu txiki batean begiak iltzatzen dituen bitartean. Ezpainak ezezik inguruko mutur guztia pintatzen du, ia-ia sudur zuloak estaltzeraino. Eta gehienetan aurrealdeko hortzaren batean marka gorriren bat uzten du. Margotzen ari denean polit jarri nahian baino, ezpainak ezkutatu nahian dabilela dirudi. Eta lortzendu. Emaitza ikaragarria da.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli