Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
estropadak.gif  
 
 
Estropadak, UDAKO  
IKUSKIZUNA 
A Seiak rratsaldeko: estropada doa hastera. Arraunlariak eta patroiak erne Daude. Mugimenduen sinkronia Martxan jartzeko UNEA, garatutako giza - makineria prest, indarrek Lortu beharreko Oreka buruan, Nahita bilatutako armonia
barruan.

Kolorez tostak betetako, kolorez betetako ikuskizuna: Gorria zeína urdina, BERDEA zeína Horia, Morea zeína Arrosa.

Lehiakortasuna tentu; lau col rizada, lau traineru; barruan, patroia arraunlariak eta.
Dena prest, epailaren aginduaren zain.

Kanpoan itsaso zakarra; IPAR mendebaldeko Haizea Nagusi, Zerua goibel; inguruan, giro epela antzematen da zaleen artean.

Bandera jaitsi eta estatxa askaturik hasi da estropada, hasi da lantaldearen ahalegina; hasi da gizabanakoen obedientzia itsua patroiaren gidaritzapean.

Traineru bakoitzean Hamahiru lagun dira arraunean dirudite baina bat bakarra, batera, Batuak, lanean, Langile, Gogor, gogotsu; buruan, helburu komuna, bihotzean, taupada isilak.

Soinua lagun, Haizea etsai, ziztu bizian doaz, arraunkada, elegante; airean, bi SOINU DIFERENTE nabarmentzen dira: batetik, patroiak bere ahotsarekin markatzen dueña, bat, bi, eup! Aurrera mutilak;! bestetik, Palen soinua, lehorra zehatza eta, zeharkatzen ura, brastadaka, biziki, bortizki, gupidarik gabeko mugimendu sistematikoan.

Lehia, norgehiagoka; norberekeria alde batera uzteko gunea, bakoitzaren eskuzabaltasunaren adierazgarria, norbanakoaren fruitu Onena lantaldearen eskura jarrita; ahalegin komuna, bakoitzarena, taldearena.

Lan jaia taldeen. Jaia Auzolanen. Ahalegina, eta poza sufrimendua konpartitzeko Jaia.
Zirraraz Beteriko emankizuna. Arrauna, lana osoko urte. Estropadak, udako ikuskizuna.
  Carmen Valois