Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
IA DENAREN HISTORIA
- Hartu arnasa, lasai.
ivap2011_32
pdf
- Itxi begiak, beldur barik.
- Utziozu haizeari zure azala laztantzen.
- Adi! Alboan txori batek hitz egiten dizu.
- Askatu gerrikoa, sabelean inolako presiorik izan ez dezazun.
- Erantzi arropa, suabe, eguzkiak bere berotasunez besarka zaitzan.
- Eutsi gogoz eta gogor arkatzari, zu zeu idazten ari zarela konturatzeko.
 
Zer gehiago behar duzu bizirik zaudela ohartzeko?
Momentu honetan duzun guztia ia denaren historia da.
Bizitzen ari zaren unea baino ez da existitzen, ez zuretzat, ez inorentzat.
Pasatu dena pasatu da betiko.
Ailegatuko dena ez dakigu inoiz ailegatuko den.
 
Zein da zure kezka?
Zama handia daramazu gainean, oraindik ez duzu ikasi bizitzen.
 
Zer dela-eta kezkatzen zaitu aurreko urtean gertatu zenak, lagunak esan zizunak,
atzo ahaztu zitzaizkizunak? Baina, ez al da joan?
Ez dago inon, hau da, ez dago inon.
Egin saiaketa atzokoan:
 
- Hartu arnasa.
- Utziozu haizeari azala laztantzen.
- Adi! Txori batek hitz egiten dizu…
 
Ezin duzu. Nahi besteetan saiatu ahal zara, baina jakin ezazu ez duzula lortuko.
Buruan duzun ideia-irudi batek atzoko arnasa, haizea, azala,
laztana…gogorarazten dizu. Baina jada ez dago. Atzoko egunak ezin zaitu besarkatu, ez
musukatu, ezta mindu ere. Joan egin da.Onartu.
 
Etorkizunak kezkatzen zaituela?
Egin proba biharko egunean:
- Askatu gerrikoa, inolako presiorik izan ez dezazun.
- Erantzi arropa eguzkiaren berotasunak besarka zaitzan.
- Eutsi gogoz eta gogor arkatzari zu zeu idazten zaudela konturatzeko.
 
Ezin duzu. Ez da posible. Egin saiakera berriro ere, gura baduzu. Baina, jakin
ezazu ez duzula lortuko.
 
Zer dela-eta kezkatzen zaitu etorkizunak?
Biharko eguna ez da existitzen.
Buruan ideia-irudi bat duzu. Horrek bizipenak sorrarazten dizkizu, onerako zein
txarretako. Baina, adi, hori ez zara zu. Biharko “zu” ez da existitzen.
 
Hartu arnasa berriro ere, utziozu eguzkiari zure azala berotzen, ireki belarriak eta
inguruko ahotsak entzun, itxi begiak. Hor al zaude?
Bai, hor zaude. Zuzen-zuzenetik arnasa hartzen ari zara, entzuten zaude.
Ez galdu momentu hau.
Ez izan presarik.
Ez joan inora.
Geldi hor segundo baten.
Ez mugitu.
Pentsatu sentitzen ari zaren guztian.
Zeu zara.
Zeu zarela konturatzeko ez galdu unea.
Adi! Ez zara atzokoa eta inoiz ez zara izango biharkoa.
Ez duzu ezer.
Ez kezkatu.
Horrek ez dizu axola.
Ez galdu denbora.
Ez gutxietsi bizitzen ari zaren minutua.
Hori da duzun guztia.
Atzokoa eta biharkoa existitzen ez bada, hau da duzun guztia.
Ez ahaztu inoiz, hori zure maxima delako.
Zu zeu zara momentua, denbora.
Zu zara orainaldia.

Ahazten bazaizu, egizu berriro ere proba:

- Hartu arnasa.
- Utziozu eguzkiari zure azala berotzen.
- Entzun…
 
Eta hartu gogoz eta gogor arkatza, hitzak doazen bitartean, zer edo zer ere badoa.
Baina, lasai, zuk han jarraitzen duzu.
Ez izan presarik.
Ez larritu.
 
Nora joan behar duzu?
Zu inora ez.
 
Zer egin behar duzu?
Zuk ezer ez.
 
Maite ezazu momentua, segundoa, unea, tartea. Hori da duzun guztia. Hori da ia
zure denaren historia.

Isabel Martin

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli