![]()  | 
||
| Arg: Eustakio Agirreolea.Kristalezko plaka.10x15. E.Agirreolea liburukoa | 
Akordatzen
Akordatzen naiz
 nola erreskatatu genuen Lilith
 Bibliako lerro ezabatuetatik;
 eta ahanzturaren amaraunak kenduta
 goreneko aldarean gurtu genuela
 emakumeen aitzindari.
 Akordatzen naiz
 luzaz jolastu genuela Plagiokin
 Bernardo talde buru hartuta;
 eta ez jolas-orduan preseski.
 Akordatzen naiz
 inork gutxik egin geniola Boicotti boikot;
 eta igarkizunak asmatu genituela;
 eta ipuin asko hasi eta bateren bat bukatu genuela;
 eta aldizkari bat kaleratu genuela
 praktiketako L larriz badaezpada,
 letra txikiez nekatutako
 argitaletxeetako begiei lana erraztu asmoz.
 Akordatzen naiz
 irakasleek idazletzat hartzen gintuztela,
 eta erreketan piraguetan ibiltzen lagundu ordez
 itsaso handietara bultzatzen gintuztela
 flotagailua eskolan utzita;
 Ai Ama, Aita eta Espiritu Santua!
 zatozte nigana!
 nik, aitortzen dut, ez dakit igeri
 eta ez dakit sekula jakingo dudan;
 baina hain maite dut itsasoa ...
 



