Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Bear-bearra 

ei1Maria Dolores Agirre

Maria Dolores Agirre

Egonak eta arretaz erabilli ezak erdoitzen dizkigu burni-tresnak; orretxek itxuragabetu oi ditu mintzairak ere; orrek berak zarpildu dezaiguke gure euskera orratik.

Ez degu guk, emakumeok beintzat, euskal izkuntzaren oguzpen ta eusteari dagokion ajolarik. Erbestera ta erbeste-izkuntzei begira bizi gera beti. Gaurko leloa auxe: Gure seme-alabak ikasi ditzatela bi edo hiru izkuntza, zenbat eta geyago obe; ingelesa, pantzera, dotxera ta abar, baña etxekoa, zokoratu. Ludi zear Unibersidadetan, gure izkera zaarra goratu ta aipatzen diran bitartean, gu gureaz mutututa. Burubide orretan, arritzekoa al da ba gure ele maitearen tximukatze negargarria?

Esango dezute ortxe ari dirala mintzaera txukuntzen eta orrazten. Aurrerakuntza aundiak egin ditula euskerak. Egia diozute. Edozein barrutitan txairo ibiltzeko gaitasun erreza erakutsi digu oraingo aldian; jakintza-sallean, elerti-bidean, olerkietan...

Oraindik ordea, zerbait geyago ezi bearra ba digu. Baita noranaira nagusiago zabaldu bearra ere. Daramagun gure elea goragoko sotiltasun apañera. Orretarako, sukaldeko txokotik atera ta eraman dezagun tokirik gallurrenetara, ezpain tartean noiz-nai eta nun-nai erabilliaz.

Gizartean dan jolasik gozoena ba da alkar-izketa. Stael, andre ospetsuak zion, ez zala beretzat iztun egokiakin jardutea bezalakorik. Ez dute izan ere, pantzetarrak gai onetan berdiñik. Are gutxiago ango emakumezkoak. Edozein ezerezko leloari apain-ikurra ta adimen kutsua itsasten dakienak ditugu. Izkera-joera ikasiaren maitaleak. Gure euskerak ere, bear digu orrelako zerbait, gela nagusietara arro arro azaltzeko.

Ez da nor-nai iztun jatorra. Izaerak eman bear dizkio lendabizi, esale onari, adur bereziak. Biotz igi-erraza beintzat. Edozein idazlan bear bezela aztertu ta oguzteko, gogayak nabaitu ta, norbereak bailira artzea dagokio esaleari. Gogai itun urratuak diranian, begiai negar-malkoak ugari ixuriazteko. Alayak eta jostariak diranean berriz, entzulearen biotza irri goxora ta bideko dalarik, algarara zirikazteko. Entzule aurrean zerbait oguztean, baita ere zaitu bear da aurpegiaren kiñua ta soñaren eta besoen erabillia. Zorigaitz izugarrien berria jalkitzean, ez iñolaz irriparreka ta josta antzean oguzi. Biotzaren jokada biziak agertzean, berriz, ez bare ta kemenik gabe irakurri.

Gure eguneroko joera izango degu eredurik onena egin bear ontarako. Adiskidekin jokatzen geranez, jokatu gaitezen norbaitzun aurrean idazlanak irakurtzean. Adiskide bati albista pozgarriaz ginjoazkionean, alai ta kiñu bizikoak izaten gera. Naigaberen baten berria eramatean, itzetan zur. Baita soñaren igikunetan ere. Begiak lauso ta arpegia illun azaldu bear dira olakoetan. Abots dardakorra, biguna ta igikorra.

Bein eginbear au buruzkatu ezkero, jarduna da irakaslerik onena. Jaulki dezadan emen Demostenes'i gertatu zitzaiona. Gaztetan igarri nunbait bere buruari izlari izateko doai bereziak zekarkila izaeratik. Asi zan ikas-lanetan. Mingain lotua izaki ordea. Eragozpen aundia da izlari batentzat. Ez zan ala ere, kokildu Demostenes izlari gerkarra. Ara nolako ekiñaldiak egiten zitun egunero. Mingain ezikaitza oitu nai. Antxintxarrez aboa bete ta, aldapa-gora lasterka erasoaz, garai ayetako izlari aipatuen itzaldi ikasiak oguzten zikizun. Ez da gero izan iñoiz Demostenes'en pareko izlaririk. Ez da izango ere, noski. Ez da nai zeatzak eta jarraikoak lortu ezin lezaken gauzik. Ara noraño garamazkian eguneroko jardunak.

Esale ona izatea baño idazle ona izatea oraindik gaitzago da. Onek egindako idazlanak oguzten ditu ba arrek. Izaeratik dakarzki doaiak idazleak ere. Arau-bidez gero eztia soiltzen ditu doai itxuak.

Ara emen idazle ona izateko bear diran gogo-ondasunak. Adimen zorrotza; irudipen bizi ugaria; biotz kilikakorra ta gogayen etorri erreza. Sabel urratu ditzagun banaka doai oyek.

Zertarako bear du idazleak adimen zorrotza? Idaztietan era askotako gayak eta gai sakonak erabili bear ditulako. Gai jakingarriak gañera. Ez bitez izan erabiliaren buruz xeetuak. Jakinmiña zertxobait zirikatzeko laingoak bear dute izan beintzat.

Gaya aurkeratu ondoren, ekin ausnartzeari. Tolestatu gogayak, dagokion unean bakoitza ixuritzeko. Asiera, erdia ta azkena bear ditu edozein idazlanek. Ortarako idazten asi baño len, burubarrenean txetu gogayak eta mallatu. Buruari dagozkionak, asieran jaulki, soñarenak, erdian egotzi eta be-adarretakoak azkenean ezarri.

Ez nastu orratik gogayak. Era berdiñeko gauzak alkartu bear dira. Ez beltzak zuriakin, itzalak irrigarriakin ezta sakonak ariñakin. Ez al da orretarako izadia irakaslerik zintzoena? Alkarren antzekoak bata bestearen ondoan ipintzen ditu. Ikusi aldituzute iñoiz, suge gorriak usoakin eta kata-motzak arkumetxoakin jolasten? Ez nastu egundo, alkarrekin zer ikusirik ez duten gauzik. Antziñako idazlerik aipatuenak ala erakutsi ziguten, beintzat.

Irudipen bizia, berriz, dagokien jantziz gogayak estaltzeko, bear digu idazleak. Mamia ta azala senide bitez idaztietan. Gai ariñak azaltzean irrilari ta jostari. Gai sakonak margoztean berriz, itz zurrak eta zulagarriak. Lan zurbilla izango litzaioke bestela. Sukaldeko txulo batetik sagutxoa irtengo dala esateko, ez arpegia itunki zimurtu. Orrela jokatzeko bidea degu berriz, gure senideren bat izugarrizko gudaketan il zaigunean. Ez algaraz ta irriparreka. Idazkera asko ditugu ta bakoitzari eman dazaiogun jantzi berezia.

Idazlanak biziki margoztatzeko ondo datozkigunak dira irudiak eta anatzak ere. Irakurlearen gogoari zastada atseginkorra damaioke antzirudiak. Ara ba or ere irudipenarentzat lana. Baditeke noizbait idazleak gai legorra ta zekena zabaldu bear izatea. Ala ere, irudipen malatsa badu, garaille irtengo zaigu. Bizitasunez edertuko du idazlana.

Idazle onak gañera biotz kilikagarriaren jabe izan bear digu. Izaerako edertasunak ez dira egoten biotzari kiñuka ta oska. Bere lana, nun-nai edertasunak salatzea da. Izaeran; gizonen joeran, egiñetan eta abar. Edertasun oyek oartu orduko, idazle jatorraren biotza kilikatu bear dute. Sarritan gizon antzuak itxuskeri utsa ikusi arren, idazleak edertasun paregabeak somatu dezaizkiguke; gero, adimenaren eta irudipenaren bidez, biotzean nabaitutako kilikak, agertuko dizkigu.

Ez bedi ordea, idazlea kokildu gogo-barrenean ikusi ditun edertasunak lumaz azaldu eziñik. Oitu lenengo luma. Jardunaren buruz oituko da. Gainbera juango zaio gero elerti-sallean nagusi. Itz bidezkoenak irtengo zaizkio, bigurritasunik gabe.

Idazle asiberrien jardunetarako eredurik onenak, aurreko idazle aipatuak izan oi dira. Noren orpotik jarrai oraingo idazleak? Gaurko idazlei bidera datorkien oztopoa. Zein idazleren antzera luma ezi? Ba-dira orratik, oraingo aldian elerti-barrutian trebe ibilli diran idazleak. Baita ere izan ditezke oyek zenbaitzun jarraibide. Baña ara. Erria degu gaurkoz eredurik onena. Erriaren arrobitik eraman bear ditugu elerti sallera, esaerak eta joskera.

Esale ta idazle ikasien bear aundia du gaur Euskalerriak. Ez diogu eman orain arte arazo oni bear-izan zayon ardurarik. Idazle onak eta esale trebeak gaizkatuko digute ba gure izkuntza zaar eta ederra.

Egan, 1956, 5-6 zenbakia, 99-102 orr.

Maria Dolores Agirre

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli