Idazle barrientzako plaza digitala 

http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=2132&sec=29&fecha=2008-05-11

Bergarako Idazle Eskoleak idazle barrientzako plaza digitala izango dan webgunea abiarazo dau www.idazten.com helbidean.

Idazle eskolako ikasle eta ikasle ohien lanak argitaratzea da webgunearen helburuetako bat. Esangura horretan, luzereagaitik edo gaiagaitik ohiko argitalpenetan lekurik izan ez arren, interesgarriak izan daitekezan testuei emongo jake lehentasuna. 

Era berean, Idazle edo idazle gaien arteko lanen irakurketea sustatzea eta lanen inguruko eretxiak edo iruzkinak jaso eta alkartrukatzea be badago idazten.com webgunearen asmoen artean.

Azken buruan, ikasleek eurek parte hartuko dabe webgunearen kudeaketan.

Bizkaie!

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli