Iritzia eta gogoeta

  • JUARISTI ZABALET,Miren" Kukuaren izaera panoptikoa"(Iritzia)

    JUARISTI ZABALET,Miren" Kukuaren izaera panoptikoa" L.Luma berrien eleak. 5, zenb., 5.or. Zelatari bikaina izan behar du kukuak. Urte guztia ezkutuan igaro ondoren, maiatzean agertzen zaigu bere arrautza ipintzeko kabi bila. Basoko kabi guztiak dira aukeran, kukuarentzat erruntoki. Kartzelako zaintzaileak bezala, kukuak beste txorien nondik norakoak jarraitzen ditu hauek bere presentziaz jabetu gabe... 

  • LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Infernua zerura iristeko egin beharreko bidea da" (Iritzia)

    LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Infernua zerura iristeko egin beharreko bidea da" Luma berrien eleak 2009, Zenb.7 - 6 or. Buufff... Bortitza izan da gaurkoan ametsetatik errealitaterako pausua. Mundu honetara itzultzeko begiak ireki ditudan momentu berean bart gaueko alkohol eta zigarro perfumea surdurzuloetatik sartu zait. Barru-barruraino.

  • MAIA URROZ ,Ainara"Udaberri udazkendua Europaren bihotzean"(Iritzi)

    MAIA URROZ ,Ainara"Udaberri udazkendua Europaren bihotzean"Luma berrien eleak 8 Zenb. 5-6- or.Izerditan jaitsi naiz maiatzeko ostiral arratsalde batez BudaPestera lagun aleman batekin. Jaieguna da Txekiar Errepublikan bigarren mundu gerraren bukaeraren edota askapenaren egunaren karietara. Eta nik Txekiatik ihes egin dut Magyar lurraldera.

  • MAIA URROZ, Ainara "Ni Pragan, Prangan nigan" (Iritzia eta gogoeta)

    MAIA URROZ, Ainara "Ni Pragan, Prangan nigan" Nabarra Urtarrila, 6-7-or.Udazkeneko ilunabar batean iritsi naiz Pragara, hiriko sarrerako neoizko argipean, eta zuzenean hotelera joan naiz. Gaua hotel bateko gela batean pasa ondoren, egunsentiko eguzki zuriaz iratzarri naiz eta Pragako udazkena ezagutzera animatu naiz.Espazio existentziala da guztia edo dena egin daitekeen tokia, dena egiten uzten da baina ezaxolarik gabe.

  • MAIA URROZ, Ainara"Inoiz idatzi eta igorri ez den eskutitz bat izan al daiteke?"(Iritzia)

    MAIA URROZ, Ainara"Inoiz idatzi eta igorri ez den eskutitz bat izan al daiteke?" 2005ean BETERRIKO LIBURUA aldizkarian poesiari buruzko nire iritzi artikulua argitaratu zutenOrain dela bederatzi urte Alemanian ikasten ari nintzela, batxilergoko ikaskide ohi baten erantzuna jaso nuen eskutitzez, eta berak idatzi zidan zerbaitek arreta eman zidan orduan:..

  • MAIA URROZ, Ainara"Zergaitik hitz hauek?"(Iritzia)

    MAIA URROZ, Ainara"Zergaitik hitz hauek?" 2006ko ekainaren 2an GARA egunkariaren “Mugalari” gehigarrian literaturari buruzko nire artikulu bat atera zen:Non dago giltza? Non gakoa? Ate zaharrean aurkitu dut, eta handik begira jarri. Zirrikitutik kanpoaldea begiratu nahi, baina ez dakusat zeru urdinik, zeru grisa dirudien gela hotz bateko paretak baizik. 

  • MARTIN APEZETXEA,Ruth"Hitzen sukaldari" (Iritzia)

    MARTIN APEZETXEA,Ruth"Hitzen sukaldari" Luma berrien eleak zenb: 11 7 or

  • MEAZA URIAGEREKA, Igone" Etxe abereak eta hizkuntza" (Iritzia)

    MEAZA URIAGEREKA, Igone" Etxe abereak eta hizkuntza" Luma berrien eleak 2008 .Zenb. 6 , 8-9 or.Arraultzeak ala oiloa, hizkuntza ala mundua? Zer dator lehen? Jakina da herri baten inguruneak, ohiturek eta bizipenek hizkuntzan izugarrizko eragina dutela eta eragin hori hizkuntzaren esparru guztietan ageri dela, baina aldi berean, hizkuntzak ere bere aztarnak utzi ohi ditu munduan, horregatik esan genezake mundua eskura jartzeko izendatu egin behar ditugula gauzak, eta aldi berean, mundu berri bat deskubritu nahi badugu, mundu hori izendatu beharrean gaudela, inolaz ere.

  • MERCERO IPARRAGIRRE,Lide"Gaur egungo kanonak"(Iritzia)

    MERCERO IPARRAGIRRE,Lide"Gaur egungo kanonak" Luma berrien eleak Zenb. 10, 2012, 4or.Estetikaren irizpideen menpe pertsona asko dagoen arren, emakumeak izan dira, dudarik gabe, historian zehar gehien sufritu behar izan dutenak. 

  • MITXELENA LARRETA, Olatz " Egunerokotasunaz solasa" (Iritzia)

    MITXELENA LARRETA, Olatz " Egunerokotasunaz solasa" Atsedenaldia aprohetxatuz bulego ondoko tabernara inguratu  zen Mikelekin kafe bat hartzera. Kazetariak ziren biak eta, ia jende gehiena bezala. laneko kontuez hizketan aritzen ziren lanetik atera ondoren ere, lanean nahikoa denbora pasatzen zutela eta laneko kontuek lantokian gelditu behar zutela pentsatuta ere.

  • MITXELENA LARRETA, Olatz " Ilargiak hitz egin zuenekoa" (Iritzia)

    MITXELENA LARRETA, Olatz " Ilargiak hitz egin zuenekoa" Luma berrien eleak Zenb: 11, 6 or.Leihoaren aurrean dago idazlea. Idazmahaia zahartuta dago, eta aulkiaren dekoratu itsusiaren alboan, ez du idazleak nahiko lukeen atmosfera artistikoa sortzen. Baina sor dezakeen estanpa kutreaz arduratu gabe gogoz ari da lanean. Nobelaren bat ariko da idazten seguruenik. Ez daki zertarako, ezta zergatik ere. Behin Ieihoaren aurreko idazmahai zaharrean esertzeko ohitura hartu zuen eta geroztik orduak pasatzen ditu, begirada makur eta jarrera goibel, orri zuriak tintaz zikintzen.

  • Mugalari:Karmele Igartua gogoan

    Mugalari: Karmele Igartua gogoan, 2010-11-12, 59 or.Abuztuan hil zenetik hona, lagun askok omendu nahi izan dute Karmele Igartua, besteak beste, MUGALARIko kolaboratzaile ere bazena. Bihar,Idazle Eskolak antolatuta, omenaldia eskainiko zaio Bergarako UNEDen. Ekitaldian, beste ekintza askorean artean, bere bi poema liburuetako olerkiak irakurriko dituzte. Honako hau Tere Irastortzaren omenaldia da.

  • MUNARRIZ ERASO, Juan Miguel "Gaztanbera"(Iritzia)

    MUNARRIZ ERASO, Juan Miguel "Gaztanbera" Luma berrien eleak 2008 zenb. 6 , 6-7 or. Ez hartu hiztegia, ez! Gaztanbera zuen mamia da, horixe bera: ardi-esneari gatzagia bota ondoren lortzen dena. Baina, zuenak erre zaporea al dauka?... Gureak, bai! Eta gainera zeharo erabakigarria da: edo ez da zure gustukoa, edo zure postrerik gustukoena izanen da. 

  • PORTUGAL GONZALEZ, Amaia " Hitzak eta ezereza"(Iritzia)

    PORTUGAL GONZALEZ, Amaia " Hitzak eta ezereza" Luma berrien eleak 9. Zenb. 5 or. Krisian gaude, indizeren batek gora egin duelako eta agintarien jokaera arduragabeak bultzatuta ekonomiaren egoera negargarria delako.

  • SAN MIGUEL ALKORTA, Maddi" Infernuaz" (Iritzia)

    SAN MIGUEL ALKORTA, Maddi" Infernuaz" .Zer esan infernuaz, nola deskribatu, ez dugu ezagutzen, ez dakigu… Ez dakigu existitzen den ere, nire ustez behintzat ez. Hil ostean pertsona gaiztoak hara joaten omen dira, toki beldurgarria omen da, edo behintzat hala irakatsi digute, edo sinestarazi.

  • SOLABARRIETA BADIOLA,M.Ione"Feminismoak izorratu gaitu" (Iritzia)

    SOLABARRIETA BADIOLA,M.Ione"Feminismoak izorratu gaitu" Luma berrien eleak 8. Zenb. 12 or.Abba Parque hoteleko Botavara jatetxean batu ginen astelehen hartan bazkaltzeko. Martxoaren 8-a zela eta, laneko emakumeok, urtero moduan, elkarrekin jan genuen.

  • SOLABARRIETA BADIOLA,M.Ione"Garraio publikoan odisea" (Iritzia)

    SOLABARRIETA BADIOLA,M.Ione"Garraio publikoan odisea" Luma berrien eleak 8 Zenb. 8-9 or. Goizeko7:00ak puntuan. Aurtengo neguko edozein lanegun. Markesinan dozena bat lagun bildu gara (4807 geltokian-Itsasaurre/Portua-Ondarroa). Oraindik gaua beltza da, eta hotz egiten du.

  • SOLABARRIETA BADIOLA,Miren Ione"Kolore-paleta"(iritzia)

    SOLABARRIETA BADIOLA,Miren Ione"Kolore-paleta" Luma berrien eleak zenb.9, 8-9 or.Pasa den azaroaren 13an Bergarako Idazle Eskolan Karmele Igartua idazle eta eskola-kideari omenalditxoa eskaini genion.

  • URRETA, Rosa"Kurtzebarri Eskola" (Iritzia)

    URRETA, Rosa"Kurtzebarri Eskola"  Luma berrien eleak Zenb 9  2011, 38 or.

  • USANDIZAGA MANTEROLA, Miren"Aforismoak"(Iritzia)

    USANDIZAGA MANTEROLA, Miren"Aforismoak" 2012 Oihenart 2013 aforismoen lehihaketak" 9 or.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli