VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe "Ainara Maiarekin solasean ". Margotzea, kantatzea, antzeztea eta oro har, lotsati ez izaten laguntzen dioten zaletasunak ditu Ainarak. Halere, guztien gainetik, idazteko pasioa daukala aitortzen digu, eta ondorengo elkarrizketa irakurrita, ez zaigu zalantza izpirik geratzen. Bere jaioterritik urruti bizi da, Txekiar Errepublikan. Ondorioz, hizketa gai bakar batera mugatu gabe, hizketaldi zabala eduki nahi izan dugu eta Ainara ezagutzeaz gain, Brno, hiritarrak, txekiera eta bestelakoak hartu ditugu ahotan.