AZALA

Aretxabaletako Loramendi Elkarteak Karmele Igartuaren poesiari buruzko hitzaldi-irakurraldia antolatu du. Tere Irastortza idazleak gidatuko du Karmele Igartuaren poesia irakurketa, poesia irakurtzerakoan sortzen diren galderei eta kezkei erreparatuz, eta batz ere, Karmele Igartuaren estiloari buruz hitz eginez. Ekitaldia Loramendi Elkartean burutuko da, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 6:30etan.

Abuztu amaieran hil zenetik hona, lagun-talde ezberdinek omendu nahi izan dute Karmele Igartua Bengoa: irailean 18an Hatsa Elkarteak Senperen egin zion omenaldia, hilabete bereko 28an Aspaldikuk hartu zuen lekukoa urtero antolatzen duen Nafarroako Poesiaren biltzarrean, eta urriaren 9an Urepelen ospatu zen Xalbador egunean ere gogoratu zuten Aretxabaletako poeta. Idazle Eskolak omenaldi guzti horietan parte hartu du, eta horretaz gain, burubelarri aritu da galdutako adiskideari egin beharreko omenaldi-ekitaldia prestatzen.

arantzazu

 

Martxoaren 20an, larunbata,  Idazle Eskolako ikasle eta ikasle ohiak ARANTZAZUKO parajeetan ibiliko gara, Jerardo Elortza gidari, Gandiaga, poesia eta lekuak hizpide. Goizeko 10etan elkartuko gara Eliza atarian eta  eguerdi partera arte literaturaz gozatuko dugu.

"DENBORA ENAREN HEGALETAN" ILUNABARRA IKUSI ETA ENTZUTEKO AUKERA

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli