AZALA

   
Karmele Igartua    

Aretxabaletan arratsaldeko 6etan emango da jakitera zein izango den aurteko irabazlea.

VI. KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAko 2016ko edizioan, irakaskuntzara bideratutako antzerkiari eskaini zaio. Zortzi lan aurkeztu dira. Irabazlearentzako saria 2.500 €koa da.

Bergarako IDAZLE ESKOLAk Aretxabaletako Udalaren eta Copreci-ren laguntzarekin antolatu du aurtengo edizioa.

Webgune honetan bertan argitaratuko dira arratsaldeko 6etan irabazleen lanak, eta aurrerantzean beka honetan irabazle suertatu diren lanak toki berezia izango dute.

Karmele Igartua Bengoa poesia eta narrazioa argitaratru zuen batez ere, baina irakaskuntzarekin zuen lotura medio, idatzi zuen haurrentzako antzerkia ere.

Webgune honetan bertan irakur daitezek hain arrakastatsuak gertatu diren Iruzurra, Muruko sorginak eta Arrasateko herensugea, Gazi eta Patakon , bandolero euskalduna.

Informazo gehiago, VI. SORKUNTZA BEKAko gaurko ekitaldiaz

http://goiena.eus/aretxabaleta/1481810265959

   
Harkaitz Cano    

Orain 13 urte IDAZLEAK IRAKURLE izeneko izenburuarekin hasi eta azken urteotan idazle baten esperientzia giara ezagutzen dugun irakurketa saioari ekingo diogu IDAZLE ESKOLAn.

Arzaroaren 5ean eta 12an Bergaran izango da Harkaitz Cano, bere idazle-esperientzia kontatuz, bi liburuen idazketaz aritzeko.Azaroaren 5ean Twist nobelaz ariko da ( Susa). Azaroaren 12an berriz Anne Sexton poetaz eta poesia eta itzulpenaz. Bere Antologia ( Susa) izango du beraz hizpide.

Elkarrizketa oparoa gerta dadin aldez aurretik liburuak irakurtzea eskatzen dizuegu. Inork aurkezpena egin nahi badu... ederki !!

Aurten, gainera, gurekin izango dira Karlos Linazasoro, Itxaro Borda eta Iñaki Zubeldia.

         
         

2016-17 ikasturteko matrikula-aldia luzatu egin da urriaren 30era arte.

Hala ere, Idazle Eskolaren aurkezpena 2016ko urriaren 22an egingo da, goizeko 10etan. Egun horretan Tere Irastortza, Pako Aristi, Itziar Gomez eta Iñaki Zubeldia irakasle eta idazleek ikasleekin egingo dute bere ikasgaiaren aurkezpena Bergarako UNEDen goizeko 10etan. Lehen aurkezpen honetan ikasle guztiek eginahal izango dute beraien  lan baten aurkezpen pertsonala bai taldean eta bai irakasleekin ere. Hau izango da 2016-17ko berrikuntzetako bat.

Haur eta gazte-literaturari eta gidoigintzari eskainiko zaizkion moduluak ere berrian-berri eskainiko dira 2016-17an, eta gonbidatutako idazleen artean IDAZLE BATEN ESPERIENTZIA atalean Harkaitz Cano, Itxaro Borda eta Karlos Linazasoro ariko dira.

Eskolak larunbatetan izango dira, Bergarako UNEDen  9:30etatik 13:30etara, eta Aste Santuko oporrekin amaituko dira. Aste Santu ondoren beste bi saio izango dira tutoretza pertsonaletarako.Modu erdi-presentzialean eta  hainbat modulutan ere matrikkulatu daiteke.

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli